Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-05-15 12:58:53
ARGIAko literatur kantoira lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak

2007-03-25 -- 2081.zenb

36ko Gerra. Martxoko kronika

Durango lehen euskal Ponpeia

Josu Chueca

Durangoko bonbardaketaren ondorioak

Handiak txikia estaltzen omen du, eta hala gertatu zen gerran izandako hainbat sarraskirekin. Oroimenaren eta historiaren matrioska tragikoak bailiran, Gernikako bonbardaketak estali zuen Bilbok, Eibarrek, Otxandiok hala Durangok jasandakoa. Baina tragedia horiek izandako oihartzunaren gainetik, Durangoko bonbardaketa Bizkaiaren kontrako behin-betiko erasoaldiaren hasiera izan zen, eta gerra tankera horren adierazpide latzenetakoa gainera.
 
1937ko otsailean, Malaga hartu ostean, Mussolinik bidalitako tropek Madril erraz bezain azkar menperatuko zutela uste zuten. Francoren eta Molaren soldaduek lau hilabete pasa zeramatzaten hiriburuko inguruak zanpatzen baina madrildarrek eutsi egin zioten erasoaldiari. Faxistak ez ziren pasatu, ez. Hori dela eta, Francoren aldeko soldadu italiarrek Guadalajaran eraso zuten, Madrilek Mediterraneoko eskualdeekin zuen lotura puskatu nahian; ostera, egundoko porrota jasan zuten. Egia esateko, armada errepublikanoak baino gehiago egin zuten lokatzak eta lainoak, italiarren erasoa oztopatuz. Ondorioak oso gaitzak izan ziren Roatta jeneralak gidatzen zituen Corpo di Truppe Volontari-entzat (CTV). Soldadu asko preso hartzeaz gain, fronte lerroa laga behar izan zuten arrapaladan egindako atzeratzean. Mussolinik amesten zuen garaipen azkarra umiliazio zakar bihurtu zitzaien.

guztia irakurri

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan