Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-05-15 12:58:53
ARGIAko literatur kantoira lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak

2007-03-25 -- 2081.zenb

Benedikto argudio?

Ramon Etxezarreta

argazkia

Dani Blanco

Azken boladan eta gehiago, ez dut esango beti baina ia, harritu egiten naute Euskal Herriko eliza katolikoaren lerroetatik ateratzen den zenbait iritziren gordinak eta gogortasunak. Katolikotasunaren ezaugarria da nonbait, fede fedea eta zalantzarik eza. Zalantzarik eza esan dut eta gutxiago bestea epaitzerakoan, hurkoarekiko maitasuna eta kupida ez baitira ziur aski erlatibitatearekin batera errazak.
 
Honen adibideak aipatzerakoan burura datozkidan lehenak Dionisio Amundarain eta Gotzon Garate jaunak dira. Zeinen garbi duten jaun hauek euskararen defentsa (ez euskararena bakarrik nire ustez baina) eta zein irmo eusten dioten hatzari honek salatua erakutsi behar duenean. Miresgarri egiten zaizkit. Eta zein ugari den egun Euskal Herrietan, katolikoan eta besteetan, jaun hauek bezala pentsatzen duen jende kopurua, bai orainaz, bai lehenaz. Akats nagusi bat du niretzat jarrera honek. Garaian egin ez ziren kritiken berrikuspen ulerkorra da nagusi eta garaiari egin ez zitzaizkion erruaren penitentzia ordainarazten zaigu zerikusirik ez genuenoi ere. Kontua laburtuz zera da, autokritikarako joera urria dela, eta kritikatik orduan salbatzen ziren beraiek salbatzen direla orain ere, nahiz eta kontrakoa dirudien.

Eliza ama santa katolikoak, Kixoteren garaian bezalatsu jarraitzen du, eliza izaten eta ama izaten. Borroka ideologikora deitzen duela Benedikto XVI.ak eta politikari katolikoei exijitzen diela lege demokratikoen gainetik lege katolikoak daudela defendatzea? Beti egongo da euskal eliza bat, euskaraz hitz egiten duena, jatorra eta zuzenzalea izango dena, eliza izanik eliza izango ez dena. 
 
Emakumearena, abortoarena, dibortzioarena, hezkuntzarena, homosexualena, eta abarrena... Ez omen horiek injerentzia politikoak, betebehar “magisterialak” baizik. Ez da ulertzen. Ulertzen ez den bezala Espainiako elizan gertatzen eta adierazten ari direnak. Horiek, nonbait, gure eliztarrentzat espainiarrak direlako gertatzen dira, ez eliztarrak direlako. Autodeterminazioa eta euskal gotzaindegia ez daude zalantzan elizan, Espainian, baizik.
 
Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko Lehendakariak hala zioen 2006ko ekainean United States Institut of Peace-en “Bake prozesua Euskadin” izenburuz emandako hitzaldian: “...zintzotasunez eskertzen ditugu Euskal Herriko bake prozesuaren aldeko adierazpenak, Europako Batasunak zein Benedikto XVI.ak berak eginikoak”.
 
Nik badut hala ere itxaropenik prozesuetan

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan