2007-03-25 -- 2081.zenb
Azken boladan eta gehiago, ez dut esango beti baina ia, harritu egiten naute Euskal Herriko eliza katolikoaren lerroetatik ateratzen den zenbait iritziren gordinak eta gogortasunak. Katolikotasunaren ezaugarria da nonbait, fede fedea eta zalantzarik eza. Zalantzarik eza esan dut eta gutxiago bestea epaitzerakoan, hurkoarekiko maitasuna eta kupida ez baitira ziur aski erlatibitatearekin batera errazak.
Honen adibideak aipatzerakoan burura datozkidan lehenak Dionisio Amundarain eta Gotzon Garate jaunak dira. Zeinen garbi duten jaun hauek euskararen defentsa (ez euskararena bakarrik nire ustez baina) eta zein irmo eusten dioten hatzari honek salatua erakutsi behar duenean. Miresgarri egiten zaizkit. Eta zein ugari den egun Euskal Herrietan, katolikoan eta besteetan, jaun hauek bezala pentsatzen duen jende kopurua, bai orainaz, bai lehenaz. Akats nagusi bat du niretzat jarrera honek. Garaian egin ez ziren kritiken berrikuspen ulerkorra da nagusi eta garaiari egin ez zitzaizkion erruaren penitentzia ordainarazten zaigu zerikusirik ez genuenoi ere. Kontua laburtuz zera da, autokritikarako joera urria dela, eta kritikatik orduan salbatzen ziren beraiek salbatzen direla orain ere, nahiz eta kontrakoa dirudien.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1