Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-05-13 16:55:02
ARGIAko literatur kantoira lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak

2007-03-25 -- 2081.zenb

Joxerra Garzia

Joxerra Garzia

Bi mutiko, hamahiru-hamalau urtekoak, ikastolako jolas tokian, elkarri mokoka ari dira, putakume-kabroi-kaguenka. Euskarako andereñoa hortxe dutela konturatuta, liskarra euskaraz jarraitzeko “premia” sentitu dute. Pare bat segundo aski izan dute memoria miatu eta euskarazko irainik gogorrena aurkitu eta jaurtitzeko: tontolapiko!
 
Aspalditxo ezarri ziren A, B eta D ereduak EAEko hezkuntza sisteman. Egin diren frogen emaitzen harira, A ereduaren erabateko porrota eta B ereduaren desegokitasuna aipatu ohi dira sarri, eta ez dut nik hori eztabaidatuko. Baina mesede eskasa egingo diogu geure buruari D ereduaren antzeko zerbait ezarrita den-dena konponduko dugulako uste ustelean bagaude. Kontua, azken batean, ez da zenbat euskara irakasten den, zer eta nola irakasten den baizik, zeri ematen zaion lehentasuna. Eta lehentasuna, erabatekoa gainera, hiztunei eman behar zaie, ez hizkuntzari. Hiztunei, eta haien benetako komunikazio premiei. Eta hiztunek, alde eta aldi guztietakoek, irainak –eta ziriak, eta kontsolamenduzko hitzak, eta liluratzekoak– behar dituzte bizitzeko. Zintzaizkiokete, hatxedun hitzen zerrenda eta metaforaren definizioa, aldiz, azterketa gainditzeko baizik ez dituzte behar.

Aukeran bi hizkuntza izan eta horietako batek ez badio tontolapiko baino baliabide egokiagorik eskaintzen bere barrua lasaitzeko, bestera joko du beti hiztunak.

Ez dela hori eskolaren egitekoa? Norena, orduan, etxeak eta kaleak kale egiten badigu euskal herri gehienetan?

hemeroteka

2081. zenbakia | 2007-03-25
2080. zenbakia | 2007-03-18
2079. zenbakia | 2007-03-11
2078. zenbakia | 2007-03-04
2077. zenbakia | 2007-02-25
2076. zenbakia | 2007-02-18
2075. zenbakia | 2007-02-11
2073. zenbakia | 2007-01-28
2072. zenbakia | 2007-01-21
2071. zenbakia | 2007-01-14

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan