2007-03-25 -- 2081.zenb
Mila metroko garaieran dauden belardiak zapaltzera goaz. Neolitiko garaitik artzainek erabilitakoak. Industriguneetatik urrun, Atlantiko Itsasotik Pirinioko gailur gorenaren parean egonik, zer ote du Erdizagak, Baztango hazienden bazkaleku otzanak, mehatxatua izateko? Bada, bere barruan oso preziatua den ekaia, industriak adreilu errefraktarioetan nola ere laborantzak ongarrietan baliatzen dutena: magnesita. Hori dela eta, Erdizagan magnesita harrobia zulatu nahi luke Magna multinazional frantses-greziarrak, ezen Olazar errekatik behera segituz Artesiagako lepotik zazpi kilometrotan, Eugiko herrian, ia mende erdiz sakon eta zabal ausiki duen beste magnesita harrobia agortzera baitoakio. Erdizagan gaindi pasatzeak merezi du bi arrazoiengatik: dagoenaz ohartzeko, eta gal daitekeenaz jabetzeko. Ez dezagun ukan erraterik "ez genekien".
Irurita (Baztan) eta Eugi (Esteribar) arteko NA-174 bidearen tontorra den Artesiagatik abiatuko gara Urkiaga helburu, Saioa mendi esanguratsuari bizkar emanez.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1