2007-03-25 -- 2081.zenb
EAEko dantzariak batu egin dira, eta ADDE Euskadiko Dantza Profesionalaren Elkartea eraiki dute orain arte banakako ahaleginak besterik ez zeuden orubean. Erne, ez gara-eta dantzari guztiez ari, dantza garaikide deritzon horren inguruan dabiltzanez baizik, nahiz eta beraiek etiketa hori, eta gainerako etiketa guztiak saihestu, ahalik eta kide gehien erakartzeko. Eta beharko dute, behar, ahalik eta gehienen indarra, dantzaren egoera elkarteko bozeramaleetako batek azaldu digun bezain kezkagarria bada.
Adderen (Euskadiko Dantza Profesionalaren Elkartea) zuzendaritza-batzordea, zazpi edo zortzi lagun, iazko udazkenetik dabil lanean, Idoia Zabaleta gasteiztar koreografo, dantzari eta elkarteko kideak adierazi digunez. Orain, beren burua ezagutzera eman ondotik, indarrak batzen saiatuko dira, 100 bazkide inguru izateko itxaropenez. Sarreran esan bezala, momentuz EAEkoak dira guztiak, baina Euskal Herri osora zabaltzeko asmoa agertu dute.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1