2007-03-25 -- 2081.zenb
Inoiz, eskuartean dugun auziaren zailtasunaren eta larritasunaren ondorioz etsipenaren aldabak jotzen duenean, “norbaitek zerbait asmatuko du” gisako esaldietan bilatzen dugu kontsolamendua. Hori gertatzen da, esaterako, klima aldaketaren auzian. Teknologiak etorkizunean konponbide modukoren bat ekarriko digulako itxaropena dugu, gaur-gaurkoz zentzuzko politikarik gauzatzen ez dela ikusita.
Eta euskararen auziarekin antzeko tentaldia izan genezake. Pentsa dezakegu, adibidez, gaur egun euskararen normalizazio-prozesuan saihestezin eta traba diren hainbat arazo edo eragozpen “tekniko”, teknologiaren laguntzaz aise saihestu eta konpondu ahalko ditugula etorkizunean. Etorkizun hurbil samarrerako –50 urteren bueltan– egiten diren aurreikuspen zientifikoak eta teknologikoak ikusita, ez dirudi gehiegizkoa denik geuk ere geureak egitea: imajina dezakegu, konparaziora, testu oro momentuan eta automatikoki euskaraz eman daitekeela; imajina dezakegu gure solaskideen ahotsa, hark hizkuntza batean edo bestean eginda ere, guk nahi dugun hizkuntzan entzun ahalko dugula; imajina dezakegu gure hautemate linguistiko osoa manipulatu eta nahi dugun hizkuntzan bizi ahalko garela.
Azken boladan eta gehiago, ez dut esango beti baina ia, harritu egiten naute Euskal Herriko eliza katolikoaren lerroetatik ateratzen den zenbait iritziren gordinak eta gogortasunak. Katolikotasunaren ezaugarria da nonbait, fede fedea eta zalantzarik eza. Zalantzarik eza esan dut eta gutxiago bestea epaitzerakoan, hurkoarekiko maitasuna eta kupida ez baitira ziur aski erlatibitatearekin batera errazak.
Honen adibideak aipatzerakoan burura datozkidan lehenak Dionisio Amundarain eta Gotzon Garate jaunak dira. Zeinen garbi duten jaun hauek euskararen defentsa (ez euskararena bakarrik nire ustez baina) eta zein irmo eusten dioten hatzari honek salatua erakutsi behar duenean. Miresgarri egiten zaizkit. Eta zein ugari den egun Euskal Herrietan, katolikoan eta besteetan, jaun hauek bezala pentsatzen duen jende kopurua, bai orainaz, bai lehenaz. Akats nagusi bat du niretzat jarrera honek. Garaian egin ez ziren kritiken berrikuspen ulerkorra da nagusi eta garaiari egin ez zitzaizkion erruaren penitentzia ordainarazten zaigu zerikusirik ez genuenoi ere. Kontua laburtuz zera da, autokritikarako joera urria dela, eta kritikatik orduan salbatzen ziren beraiek salbatzen direla orain ere, nahiz eta kontrakoa dirudien.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1