Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-23 16:45:52
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-03-18 -- 2080.zenb

Zubietako erraustegi proiektuari jarriak

Jexux Mari Irazu

argazkia

Dani Blanco

I

Urnietan zen hasieran ta,
Arizetara hurrena
Landarbasora eraman gero
Zubietara azkena (?)
Gipuzkoa Hiria?
Ez, gaitz sirimiria
hondakinetan barrena
zer komon klase jarri bakarrik
ote da gure problema?

 
II

Ez noski baina, hori ere bai
ta sudur puntan duguna
lehendik ere Gipuzkoan dena
ez baita larros lurruna
San Markos edo Lapatx
ingurua zabor hats
inzineradora suma
ta proiektua bera da orain
kiratsa botatzen duna.

III

Hiri zaborren tratamentua
bada arazo itzela
alternatibak aurkeztu baina,
onartu ez badaudela
erre egin behar erre
ezin beste ezerre
ezin dela, ezin dela
aberasteko beste modurik
ez baleukate bezela.

IV

Organikoa ongarri egin
ta konpostajea labe
begiratu nahi duenarentzat
adibideak badaude
ta Gipuzkoan bertan
politikaren bueltan
ikusi berriak gaude
nola erre ta desegin leiken
erraustegirikan gabe.

V

Zaborrei beste tratamentua
emateko ahalegina
aldika gogor, hurrena damu
ardurei uko egina.
Erakundeei kaña
kulpak besteri bana
geuk sortzen dugu zikina
ta politikan ere batzutan
ez da oso desberdina.

VI

Hiri hondakinak ez erretzea
ez da aterako merke
legeak asko lezakeenik
sinestea bera neke.
Hauteskundeetan zer
aldatuko al du ezer
kalea ere trabaz bete...
Baina denetan indarra eginda
buelta etorri liteke.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan