Astekaria

 Bertso berriak 

Zubietako erraustegi proiektuari jarriak

I Urnietan zen hasieran ta, Arizetara hurrena Landarbasora eraman gero Zubietara azkena (?) Gipuzkoa Hiria? Ez, gaitz sirimiria hondakinetan barrena zer komon klase jarri bakarrik ote da gure problema?

Jexux Mari Irazu

Jexux Mari Irazu


2080. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0
Jexux Mari Irazu
(Dani Blanco)
 
II

Ez noski baina, hori ere bai
ta sudur puntan duguna
lehendik ere Gipuzkoan dena
ez baita larros lurruna
San Markos edo Lapatx
ingurua zabor hats
inzineradora suma
ta proiektua bera da orain
kiratsa botatzen duna.

III

Hiri zaborren tratamentua
bada arazo itzela
alternatibak aurkeztu baina,
onartu ez badaudela
erre egin behar erre
ezin beste ezerre
ezin dela, ezin dela
aberasteko beste modurik
ez baleukate bezela.

IV

Organikoa ongarri egin
ta konpostajea labe
begiratu nahi duenarentzat
adibideak badaude
ta Gipuzkoan bertan
politikaren bueltan
ikusi berriak gaude
nola erre ta desegin leiken
erraustegirikan gabe.

V

Zaborrei beste tratamentua
emateko ahalegina
aldika gogor, hurrena damu
ardurei uko egina.
Erakundeei kaña
kulpak besteri bana
geuk sortzen dugu zikina
ta politikan ere batzutan
ez da oso desberdina.

VI

Hiri hondakinak ez erretzea
ez da aterako merke
legeak asko lezakeenik
sinestea bera neke.
Hauteskundeetan zer
aldatuko al du ezer
kalea ere trabaz bete...
Baina denetan indarra eginda
buelta etorri liteke.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia