2007-03-18 -- 2080.zenb
Iñaki Eizmendi Basarriren ekarpen nagusi izan omen zen bertsolaritza sagardotegitik antzokietara eramatea. Ez dakit zerk eragin zidan burutazioa baina erakargarri iritzi nion bertso-plaza zenbateraino zabaldu den neurtzeari. Non-nork-noizetan abiaturik, pasadizo zerrenda polita osa daiteke. Kirolak gurean duen garrantzia erabatekoa izanik, gogoan dut euskal talde batek lehen aldiz Europako Txapelketa bat irabazi zuelarik, entrenatzaileak, Juantxo Villarrealek, bertso baten bidez agurtu zituela Irungo Unzaga plazako zaleak. Kursaala inauguratu zelarik, lehen ekitaldiko lehen jarduna bertsotan egin zuten artean neska-mutiko zirelarik, Maindi Murua eta Beñat Gaztelumendik. Anoetan ere aritu izan gara; baita San Mamesen ere. Zazpi Nobel saridunen aitzinean aritutakoak gara. Zarauzko hondartza denboraldi ofizialaren bukaera bozgorailuetatik bertsotan iragarri zuen Felix Zubiak Gurutze Gorriko egoitzatik... Mila egokiera, liburu batean biltzen asmatuko bagenu, lekukotza soilaz gaindi zerbait iradokiko liguketenak.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa