2007-03-18 -- 2080.zenb
Basoko Marie, Aldureko Marie, Txindokiko Mari, Mari Munduko, Puyako Maya, Mari Muruko, Mari-mur –Mamur–, Marije Kobako, Mariarroka, Muruko Damea, Aralarko Damea, Putterriko Damea, Anbotoko Dama, Aketegiko Damea, Ilunbetagainako Dama, Anbotoko Señora, Aketegiko Sorgina... Izan bakarreko sorginak baditu mila izen Euskal Herrian. Baita izen adina bizitoki ere agian, izan ere, berrogeitik gora omen dira Euskal Herrian Marik dituen ‘etxeak’. Haietatik ezagunena Anbotoko koba den arren, gaurkoan Murumendikora abiatuko gara.
Norbaitek esan zuen bezala, Murumendira edozein lekutatik joan daiteke. Baina normalena Goierritik abiatzea da, Beasaindik –Usurbe aldetik–, Ordiziatik –Garagartza plazatik–, edo Itsasondotik –Aldaolatik edo Urkiatik–. Gu Beasaindik abiatuko gara, erraza izan ez arren, Damazuloa aurkitzeko modu errazena bertatik joanda delakoan.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1