2007-03-18 -- 2080.zenb
“Cannesen tokatu nintzen. Parisen manifestaldiak hasi ziren, eta horrek Cannesen ere bere oihartzuna izan zuen. Besteak beste La nouvelle vague izeneko mugimenduaren parte ziren zuzendari batzuk azaldu ziren, eta bilerak izan genituen. Festibal bezala mugimendu sozial eta politiko harekiko posizioa hartu genuen, eta erabaki genuen festibala itxi egingo zela. Gure aldetik ere Pippermint Frappé erretiratu egiten zela erabaki genuen. Biharamunerako programatua zegoen, eta badaezpada zinemara joan ginen, betea zegoen, eta kolpez, gortinak zabaldu ziren, pantaila azaldu zen, eta Pipperminten proiekzioa hasi. Orduan Carlos Saurak eta nik oholtzara salto egin genuen, Geraldinek eta Godartek ere bai. Godart, Carlos eta besteren bat gortinetara zintzilikatu ziren, eta Geraldinek eta nik mikroa hartu genuen, nik frantsesez esan nuen filmaren produktore bezala filmaren proiekzioa debekatzen nuela, eta bukatu zela hura. Gero kazetari batzuk azaldu ziren, eta bat batez ere, oihukatuz ‘oraingoan, oraingoan bai, Querejeta eta Saura garbitu egingo ditut!’”.
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa