2007-03-18 -- 2080.zenb
Bere istorioa ez da txikitatik zine zuzendari izan nahi zuen pertsona horietako batena. Denborarekin ordea, konturatu zen zinearen adierazteko modua gustuko zuela eta Eutsi! du lehen filma. Ez du gehiegi pentsatzen Eutsi! filmarekin zer gertatu dakiokeen, baina argi du bere bizitza ez dela zinea egitera mugatzen. Bere ametsik politena biharko eguna ongi aprobetxatzea baita, zinearekin edota beste edozerekin.
Behin eta berriz, urduri dagoela esaten du. Hori entzuteak lasaitu egingo balu bezala. Lotsatia da eta galdera guztien aurrean ongi pentsatzen du zer erantzun. Elkarrizketaren amaieran ez zaio urduritasuna nabari edo ongi disimulatzen du bestela. Ordubetez berriketan jardun ondoren, grabagailua itzali eta ahoan irribarrea duela agurtu dugu. Etxera bidean gauza bakarra dut buruan: eutsi
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1