2007-03-18 -- 2080.zenb
Ez nabil, ez, Korrikaren ibilbidea aldatzen. Korrika abiatuko da Karrantzan eta Iruñean amaituko, igaroko da Donibane Garazitik eta utziko ditu Bardeak eskuinean Tafallatik Tuterarako bidean. Azkenaldian egin ditudan ibilien triangelua da izenburukoa.
Korrikaren abiapuntu izango den aitzakian joan nintzen, Karrantzara, hori bai. Bilbotik mendebalderantz paisaia aldatuz doa. Hasten dira ikusten eukaliptoak. El Mazo eta Ranero artetik sartu, ibaia beti bidaide, eta zoratzeko moduko sare bat da Karrantza, Kontxatik, erdiko gunetik, norabide guztietan zabaltzen dela. Lurraren erraietan Pozalaguako estalaktita eszentrikoek ehundaka, edo akaso milaka aldiz biderkatzen dute egitura erradial hori. Irudimen aberatsenak ere nekez sortu ahal izango luke grabitatearen legeak auzitan jartzen dituen kapritxoa. Lur azalean beste eszentrizidade bat, Sopeñako artadia, gune mediterraneo bat Kantauriren erreinuan.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa