Astekaria

 Ezpalak 

Izenak

Irudia


2080. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0

Fermin Muguruzak Talka Tour bira hasiko du apirilean, musikari kubatarrekin eta jamaikarrekin osatu duen Fermin Muguruza & Afro-Basque Fire Brigade taldearekin. Biraren lehen txanpan hiru kontzertu eskainiko ditu Euskal Herrian: apirilaren 20an Durangon, 21ean Donibane Garazin eta 30ean Iruñean.

 

Jose Iriarte Bikilak hainbat bidaia egin ditu Saharara. Tindufeko errefuxiatu kanpamenduak ezagutu ditu eta, gainera, hango maratoian parte hartu du. Orain, maratoia aitzakia moduan hartuta, Saharan izandako bizipenak eta burutazioak Riag Entinak (Elkartasuna basamortuan) liburuan kontatu ditu idazle errenteriarrak.

 

 

Thomas Pierreren Représentations du monde basque et rapport á la culture en Iparralde au début de XXIeme proiektuak irabazi du Joxe Migel Barandiaran Fundazioak ematen duen ikerketa beka. Etnografia eta arkeologia alorreko lanak sustatzen dituen bekara hamaika lan aurkeztu dituzte aurten.

 

Mikel Begoñak eta Ricardo Sendrak Matxitxakoko gudari buruzko Berunezko Itsasoa komikia kaleratu dute. Lanaren euskarazko eta gaztelerazko bertsioak argitaratu dituzte horretarako propio sortutako Gure Erroak zigiluarekin..

 

 

Ander Gilleneak Sahararrak. Herri bat erbestean argazki erakusketa paratu du Tolosako Aranburu jauregian. Aljeriako errefuxiatu kanpamenduetan hartutako irudiak biltzen dituen erakusketa apirilaren 14ra bitartean izango da ikusgai.

 

 

 

La Fundición Bilboko aretoak joera eszeniko berrien Max sari berezia jasoko du. Bilbon apirilaren 16an egingo den X. Max Sarien ekitaldian jasoko dute saria La Fundición aretoko ordezkariek.

 

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia