2007-03-18 -- 2080.zenb
Mendateek beti erakarri dituzte zikloturistak. Horren isla da Ander Guaza eta Juanto Uribarri bilbotarrek sortutako Altimetrias.com web gunea. Zikloturista askorentzat erreferentzia bihurtu den orrialde horretan, mendate ugariren inguruko informazioa jaso dute, pendizen ehunekoak erakusten dituzten grafikoak barne. Grafiko horiek nola osatzen dituzten galdetu diegu eta bide batez, martxa zikloturisten inguruan ere aritu gara, denboraldia hastear dagoenean.
Tourmalet, Luz Ardiden, Aubisque, Marie Blanque, Portalet, Alpe D’Huez, Galibier, Stelvio, Mortirolo… Txirrindularitzaren historiako orrialde ederrenetakoak betetzen dituzten Pirinio eta Alpeetako mendate horien izenak entzutez izango dira ezagunak askorentzat. Dena den, zuen artean izango da bizikleta gainean igo dituenik ere. Ohikoa da Tourreko edo Giroko etapak ikustera joan eta hantxe zaudela aprobetxatuz zure idoloak imitatu nahi izatea. Edo astebete luza daitezkeen oporraldietan bizikletak autoan sartu eta ahalik eta mendate gehien igotzea. Beste batzuek Quebrantahuesos moduko martxetan igoko zenituzten. Mendateek “erotuta” dauzkaten zikloturista horietakoak dira Juan Tomas Uribarri eta Ander Guaza bilbotarrak; eta eromen horren fruitu da eurek sortutako www.altimetrias.com web gunea.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1