2007-03-18 -- 2080.zenb
Batasunak Euskal Herriko esparru berrirako proposamena aurkeztu zigun Iruñeko Anaitasuna kiroldegian; martxoaren 3an. Eduki eta beste kontu batzuetan sartu aurretik, komeni da “Euskal Herri berria” proposamenak ezker abertzale ofizialeko zuzendaritza guztien babesa eta onespena duen ala ez jakitea. Barajasko atentatuaren ondoren, proposamen honek eta beste edozeinek ez dute ibilbide politikorik izanen, baldin eta ez bada garbi uzten proposamenaren helburua gatazka politikoa bideratzea dela, eta horretarako aldez aurretik ETAren amaiera bermaturik behar duela egon, zuzenean erakundearen bidez edo zeharka Batasunaren eskutik. Ezker abertzale tradizionalarentzat harritzar handiegia da ETA. Lotura hori askatzen ez duen bitartean, zama handiegia izango du politikagintzan. Ez du harritzar hori zertan hautsi beharrik, probalekutik kanpo uztea aski du.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1