Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-05-15 12:58:53
ARGIAko literatur kantoira lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak

2007-03-18 -- 2080.zenb

Etxera bidean galdu diren erleen misterioa

Pello Zubiria

'Erlezaina egunsentian' izeneko argazkia

Europako eta Ipar Amerikako erlezain asko ikaratuta dago: neguazkena iritsi eta erlauntza askotan erlea falta da. Hilotzik ezean ere ziur dakite hil egin direla. Baina nork akabatu ditu? Eta hiltzaileak berriro atakatuko al du? Erlezainez gain, nekazariak ere larritzen hasi dira.
 
Erleak desagertzen ari dira, erlezainak arriskuan utzirik. Hori ipini du bere kroniketako baten tituluan The New York Times egunkariak. Urte sasoi honetan erleak informazio izatea ez da harritzeko, prentsa guztian egiten da aipamen gozoren bat, erleak esnatzen diren sasoia delako. Ontsalaz, AEBetako egunkari famatuak zientzia orrietan aipatu behar zuen gaia –erleen jokabideaz edo dantza famatuaz aurkikuntza berriren bat dela eta– edo agian medikuntzako albisteen artean, eztiari edo propoliari aurkitu zaien bertute berriren bat kontatzeko. Baina New York Timeseko Alexei Barrionuevok erlezainen urte hasiera mikatz honen alderdi ekonomikoa azpimarratu du.

guztia irakurri

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan