2007-03-18 -- 2080.zenb
Science aldizkarian joan den astean argitara emandako artikulu batean, Chankillo-ko (Peru) eguzki behategia kontinente hartako egutegi fisikorik handiena dela adierazten da. Orain 2.300 urte eraikitako dorre iladak nekazal aroak eta jai erlijiosoak zehazteko balio izan zuen.
Chankillo Limatik iparraldera, 400 km-ra dago eta k.a. IV. mendean iparretik hegora lerrokatuta eta mendixka baten gainean eraikitako hamairu dorreak misterioa izan dira orain arte.
Leicester-ko (Erresuma Batua) unibertsitateko Ivan Ghezzi eta Clive Ruggles ikerlariak izan dira enigma askatu dutenak. Hasieran dorreak gotorleku edota eraikin erlijioso baten hondakinak zirela uste zuten; baina ikerketak aurrera egin ahala, dorreak garbitu eta, eraikinen lerrokapenak eguzki egutegi erraldoia osatzen dutela agerian geratu da.
Gauza jakina da kolesterolak kalte egiten diola gure osasunari gehiegizko proportzioan dagoenean batez ere. Aski frogatua dago kolesterol maila handia edukitzea bihotzeko gaitzekin lotua dagoela. Hori, pertsona helduen artean, gauza normaltzat joko genuke. Baina, zer gertatzen da umeei erreparatuz gero?
Lepatutako ezkirik (Tilia sp.) ez dut ezagutu mendian. Mordoa, ordea, espaloi eta enparantzatako hormigoizko leotzetan. Alboa (Platanus x hispanica), ostartxa (Acer pseudoplatanus) eta hirurak dira motozerradun hiltzaile itsuen itu nagusi. Geure ikuspegitik landare eta landaretza guztiek dituzten hiru egitekoetatik bi nagusienak, soziala eta ekologikoa, ahaztu eta arloteenari, estetikari, soilik helduta lan egin ohi du kaleetako nagusi eraile saldo honek.
© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa