Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-02 15:11:57
Udako Euskal Unibertsitateko web gunera lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-03-18 -- 2080.zenb

Angel Erro

Ho! Pitxu azkenean ez da hil. Hil bai, baina medikuek berpiztu ere bai. Abokatuek orain ez dakite testamentua zer egin, indarrean dagoen, aplikatzerik baden, zer araudiren arau, jurisprudentziak horrelakoez zer dioen, aurrekaririk dagoen, Pitxuk berrestu beharko duen, berrilko denerako, testamentu zaharra, testamentu berria. Epaitegira eramatekotan ere omen daude.
 
Lucia eta Julia, haren alabak, hasiak ziren, Inaziok iradoki modura, aitarendako eresia bat osatzen. Zinezkoa zuten mina, aita hil berri zitzaielako; eta min zinezkoa dute orain ere aita berriz haiekin dutelako. Eresia zaharra ere, min zaharra, ez dakite zer egin. Pentsatu dute, C. S. Lewisen Una pena en observación eta Albert Caracoren Post-mortem irakurri dutelako akaso, hildakoarekiko pena beti dela egiazko bezain egoista, eta beti dela iraunkor bezain iragankorra: “eskatzen nuen itzul zedin bizitzara, baina harengan pentsatu gabe, niregatik”, “bera hil da, eta bizitzan gaudenoi bi irtenbide baino ez zaigu geratzen: geure burua ere su metara botatzea, Indiako alargunak behinola bezala, edo kea oraindik darien hondarrei bizkarra eman”. Baina ez dakite alaba zintzoek zer pentsatu berpiztuarekiko penaz, ez dakite, Inazio, zer idatziko.

guztia irakurri

hemeroteka

2080. zenbakia | 2007-03-18
2079. zenbakia | 2007-03-11
2078. zenbakia | 2007-03-04
2077. zenbakia | 2007-02-25
2076. zenbakia | 2007-02-18
2075. zenbakia | 2007-02-11
2074. zenbakia | 2007-02-04
2073. zenbakia | 2007-01-28
2072. zenbakia | 2007-01-21
2071. zenbakia | 2007-01-14

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan