Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-08-29 14:59:50
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-03-18 -- 2080.zenb

Nagore Irazustabarrena

Iwo Jima, 1944. 21 km koadroko Itsaso Bareko uharte koxkorrak 1.000 biztanle eskas zituen. Iwo Jimak “sufrearen uhartea”esan nahi du, eta horixe zen irlako jarduera ekonomiko bakarra: sufrea ustiatzea. Tokyo urrun zegoen, eta ez distantzia geografikoari dagokionean bakarrik. Inork ez zuen interesik sulfuro usaineko irla gris horretan. Gainera, ur eskasiari aurre egin behar zioten; Iwo Jiman ez dago lakurik, ez ibairik, ez errekarik, ez iturri naturalik. Euriak baldintzatzen zuen erabat irla bolkanikoaren bizitza. Irratiak gerra handi batean sartuta zeudela esaten zien, baina haien eguneroko borroka egarria eta lan baldintza itogarriak jasatea zen.

guztia irakurri

Nagore Irazustabarrena

Hitlerren autoa. Hil honetan Christie’s enkante etxeak lasterketa auto berezia salduko du. Auto modelo hau Hitlerrek eskatuta egin zuten, munduari Hirugarren Reich-aren gaitasun teknologikoa erakutsi asmoz. Auto Union D-Typ modeloa Ferdinand Porsche diseinatu eta Auto Union-ek –egungo Audik– ekoiztu zuen. Modelo horretako bost ale baino ez dira geratzen eta enkantean hamabi milioi dolarretan salduko dutela aurreikusten dute; enkantean auto batengatik inoiz ordaindu den preziorik altuena.

 

Polemika sortzen ari da Ofelia Rey katedradunaren Los mitos del apóstol Santiago lana. Aurki frantsesera itzuliko duten liburuan, Reyk apostolua Iberiar Penintsulan egon zeneko mitoa nola sortu zen aztertzen du. Egilearen ustez, apostolua ez zen inoiz penintsulan izan eta horrek harrotu ditu hautsak.

 

 

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan