Astekaria

 Hiruko Txikian 

Aspaldiko kontuak

Joxemari Ostolaza

Joxemari Ostolaza


2080. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0

Dira. Gure lagun min batek kontatuak, orain publikoak egin direnak. Victor Manuel “Gure aitona zulatzailea zen meategian...” kantatzen zuen –gazteleraz, noski– asturiarra Madrilera joan zen fortuna bila, gazte. Euliak abaraskara nola, kantariak artistenera egin zuen arrakastaren gozoa xede. Nova Canco eta Ez dok Amairuren hastapenak. Gure lagunak esana zigun Victor Manuelek (PCEk eta PSOEk ezagutu dutena) Francori egina ziola eresi bat enkarguz, Belter disketxe orojaleak publikatu ziona. Eta hala izaki, Spanish Bizarro bilatzaileak aurkitu du pitxia eta Interneteko gune batean eman, desagerrarazteko saioei izkin eginez. Orain damutuarena eginez dabil bere itzalak egin agerikoa ezkutatzerik ez daukala. Gaztea omen zen eta ezjakina. Hori esan du. Guk ez genekiena, sinestarazi baitigu artista ezkertiarra zela, zulatzailearen biloba genuela, kantua behartsuen eta adimenaren alde emana zuela. Baina geroztik ere adierazi du boterearekiko zera hori, joera eskuzabal hori, agintarien beroan dantza egin gura hori. Oportunista izate hori. Arrakasta mota horren prezioa du orain gaztigatzen duena. Hau Churchillen esaera haren salbuespena da, honek alderantzizko bidea egin baitu. Oroz gain, bere alde besteentzat ari bailitzan

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia