Astekaria

 Ezpalak 

Adierazpenak

Irudia


2080. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0

Niko Etxartek Aizu! aldizkarian: «Iparraldean abertzale ez den publikoak, guztiz frantsesa den publikoak, gozatzen du euskal kantua. Hau ez da ikusten Hegoaldean (...) Iparraldean, eskoletan eta gazteentzako, euskal musika –izan liteke tradizionala edo rocka– oso ongi ikusia dago; eta hemen, Hegoaldean, ez hainbeste (...) Han jendeak bere sarrera ordaintzen du kontzertu bat ikusteko. Aldiz, hemen, kasik dena, euskaraz den guztia diruz lagundua da, eta horrek ez du xarma berdina. Freudek erraten zuen psikoterapiaren lehen urratsa ordaintzea dela (...) Musikan berdina da. Musikan, edo edozein zaletasunetan, dena doan bada, ez duzu gozatzen».

 

Juan Mari Juaristi bertsolari arabarrak Geu Gasteiz aldizkarian: «Asko aurreratu da. Hala ere, lurraldez lurralde begiradatxo bat ematen baldin badugu, Araba da lurralde ahulena, bere egoera soziolinguistikoagatik eta ohitura faltagatik. Izan ere, asko aurreratu dugu, baina baita gainontzeko lurraldeek ere. Bertan bertsolaritza osasuntsu eta indartsu dago. Araban anekdotiko izatetik, izatera pasa da (...) Baina oraindik lan asko egin behar da, gure baldintzak zailak baitira».

 

 

Blanca Izkue musika-editoreak Garan: «Barricada Nafarroako Principe de Viana sarirako proposatuko dutela jakin dudanean, zera etorri zait gogora: Ingalaterrako erreginak bere garaian antzeko omenaldia egin zion The Beatles taldeari, eta beren lana saritzeko domina bana eman zien taldekideei. Taldea desegin ondoren, John Lennonek, bakarkako emanaldi batean, bere dominaren gainean kaka egin zuen».

 

Asier Hormaza aktoreak Noticias de Gipuzkoa egunkarian: «Piper eta txuletei labela jartzea ondo dago baina Euskal Herriko ikus-entzunezkoari labela ere jarri behar zaio, bada garaia. Badakit Oscar sarietara film labur batekin joatea oso glamourosoa dela, baina film luzeek ere laguntza behar dute. Badaukate, bai, baina gehiago behar dute. Hemengo jendea eta lanaren aldeko egiazko apustua egin behar dut».

 

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia