Astekaria

 Liburuak 

Isaak Babelen maisulana

Irudia

Pilar Iparragirre


2079. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0
'Zalditeria Gorria' liburua

Isaak Babel ::Zalditeria Gorria

Alberdania - Elkar

orrialdeak ::202

prezioa ::11,30€

Berrogeita sei urterekin erail zuten Isaak Babel idazlea Stalinen indarrek 1940an, botere sobietarren alde agertu zen arren. Ordura arte baina, makina bat lan egindakoa zen. Ukrainako familia judu bateko semea, errusieraz gain, yiddish-a eta frantsesa hitz egiten zituen. 1917ko iraultza gertatu aurretik, hainbat ipuin argitaratu zituen Maxim Gorkiren Letopis aldizkarian. Garaiko agintari tsaristek moral-galgarritzat jo zituzten ordea, eta Babelek idazteari utzi zion bolada batez, kazetari gisa eta Armada Gorrian jarduteko. Sobietar Armadak 1920an egotzi zituen poloniarrak Ukrainatik, eta garai hartako oroitzapenetan oinarritua dago Olga Martinez de Marigortak eta Roberto Serranok euskaratu duten Babelen Zalditeria Gorria.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza