Astekaria

 Ezpalak 

New Yorkeko musikariak izango dira Bilbao Distrito Jazz jaialdian

Jon Torner

Jon Torner


2079. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0

Martxoko eta apirileko azken hiru ostiraletan jazz kontzertuak izango dira entzungai Bizkaiko hiriburuko hainbat aretotan, Bilbao Distrito Jazz jaialdiaren zazpigarren edizioaren baitan. Egitaraua Itxaso & Pera Yohaldre Trio taldeak Barrainkua kultur etxean eskainiko duen emanaldiak irekiko du, hilaren 16an. Hurrengo asteetan, Kataluniako bi talde (Rocío Falks Quintet martxoaren 23an eta Geny Barry Quartet apirilaren 21ean) eta New Yorkeko hainbat musikariren (Pete Robbins & Centric martxoaren 30ean; Bruce Arkin Quartet apirilaren 7an; eta Benny Lackner Trio apirilaren 28an) kontzertuez gozatzeko parada izango da. Benny Lackner Trio taldea 2002. urtean sortu zen eta adituen hitzetan, etorkizun oparoa duten musikariek osatzen dute. Euren emanaldietan kanta propioak eta estilo anitzetako autoreen obrak uztartzen dituzte.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia