2007-03-11 -- 2079.zenb
Iñaki de juanak bere osasuna osorik berreskuratzea da orain espero behar dena, bere gose grebaren helburuak ondo baino hobeto bete dituenean. Baina bere helburuak betetzeaz gain, bere kasuak agerian utzi du Espainiako Gobernuak bake prozesuan jarraitzeko duen borondatea. Ez da unerik aproposena borondate hori norainokoa den zehazteko, baina bai behintzat borondate hori badagoela azpimarratzeko.
Oso deigarria den moduan PPk emandako erantzuna. Azken boladan ohituak ginen PPren batailoiak larunbatero kalean ikustera, indar handiz gainera, baina oraingo urratsa are eta esanguratsuagoa izan da. Norberari datorkion zalantza da, De Juanaren kasuan halako zalaparta atera duenak, ea zer ez ote lukeen egingo Espainiako Gobernuak berriz iragarriko balu ETArekin negoziazioetan jarraitzeko prest dagoela. Eta, aldi berean, ea zer helduleku eskaini beharko dion ETAk Jose Luis Rodriguez Zapaterori honek negoziazio horri publikoki hel diezaion.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1