2007-03-11 -- 2079.zenb
15 hilabete daramatzate 18/98 sumarioko auzipetuek denbora eta dirua erruz galtzen. Eta fiskalaren nahia betez gero, askatasuna ere galduko dute. Gezurra dirudi pazientzia aspaldi galdu ez izana. Aldiz, Espainiako justizia administrazioak galdu duena lotsa da. Hasieratik garbi zegoen epaiketaren izaera politikoa, baina ez dute erreparorik izan inputatuen eskubideak inpunitate osoz behin eta berriro bortxatzeko. Epaiketa amaierara iritsi da eta epaia jakiteko hilabete batzuk itxaron beharko dituzte. Baina zigor ofizialaren zain, dagoeneko ederki zigortu dituzte 52 auzipetuak. Haiekin egin dugu Madrilerako txangoa. Euren 50. bidaia da.
Goizaldeko 04:00etan iritsi da furgoneta Hernanira. Bertan bi lagun jaso eta Urnietara doa, eta handik Villabonara. Gero, Madrilera zuzen. Astelehenero dozena erdi furgoneta abiatzen dira Euskal Herriko hainbat puntutatik Madrilera. Eta asteazken iluntzean egiten dute buelta. Auzipetuek eurek gidatzen dute txandaka. Hasieran autobusa antolatzen zuten, baina konplikatua zen inputatu guztiak jasotzea. Horregatik hobetsi zuten furgonetan joatea.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa