2007-03-11 -- 2079.zenb
Iker Barandiaran
Sugan ::Sugan
Elkar
iraupena ::55´353´´
prezioa ::14.45€
Beasainen kokatutako talde gazte honen arima eta bultzatzaile nagusia Garazi Zabaleta da. Pianoarekin konposatu eta berak sortu ditu estreinako disko honetako kanta guztiak, baita hitzak ere. Musikari gazte bezain apartekin taldea osatu eta estudiora sartu ziren, Jean Phocas eta Juan Carlos Perezen laguntzarekin. Taldearen oinarria pop-rocka bada ere, pianoaren protagonismoak eta Elixabet Bufanda abeslariaren ahotsak bestelako izaera ematen diete kantuei. Musika klasikoaren aztarnak, rock progresiboa, folk kutsuak edota pieza rockeroagoak aurki ditzakegu 13 kantuz osatutako lan honetan. Hitzak oso landuta daude, eta nahiz eta ohiko gaiak ukitu –maitasuna batez ere, gezurrak, denbora, aldaketak...– esaldiek eta esanahiek trataera berezia dute, ohikotik zeharo aldentzen dena, emaitza aberastuz.
HAU DEN GURE GARA!
tane 2007-03-13 09:09:52Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa