2007-03-11 -- 2079.zenb
Pedro Aranburu (Donostia, 1929) Gros auzoan jaio zen, Bermingham kalean, baina lau urte zituenerako Okendo ondoko Etxaide kalera joan ziren. Komertzio Eskolan ikasi eta Banco Bilbaon lan egin zuen, Donostian lehenengo eta, 1965az gero, Madrilen. “Gure ama karlista zen, eta esaten zuen: ‘Madrildik sekula ez da gauza onik etorri!’”. Bertan egin du bizimodua Pedro Aranburuk. Bertan lan, bertan hazi bost seme-alaba emazte Bitori Mujika donostiarrarekin. Haurrak euskal kutsuan erakutsi nahi eta euskal etxea izango zenaren hazia erein zuen: San Migel Anaidia. Euskarazko mezak egiten hasi ziren, euskal etxea deneko eraikina erosi zuten, eta era guztietako ekintzaz hornitu dute euskaldunon etxea Madrilen. Bertako presidente izan zen 1994tik 1996ra, bertako alma mater izana dela diote, baina bestela erantzuten du berak: “Ez da pertsona baten lana izan, talde oso batena baizik”.
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa