Astekaria

 Hiruko Txikian 

Etengabean

Joxemari Ostolaza

Joxemari Ostolaza


2079. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0
Joxemari Ostolaza

Exijitzen zaio Batasunari –era interesatuan– ETA eta kale borroka deitzen duten hori kondena ditzan. Oro da bat horretan. Argi dute. Eta kondena hori ezean urik ere ez. Adibide argia Euskal Herria Bai (EH Bai) asmoa. EAJk eskema hori bera eraman du Iparraldera EH Bai koalizioa sortze atarian. Legitimotzat jotzen du, arrotza ez, baina bertakoa ez den egoera inposatzea besteok ezinbestekotzat dugun adoste estrategiaren gainetik. Eta alderantziz, bera EAEn Estatuak behar duen kolaboratzaile izan eta ezker abertzalearen aurka daraman biolentziazko estrategiak ez du eragozpen izan behar akordiorako. Gainerakoei galdetzen dien heldutasuna da beren eskasia. Otsaileko 24ko –Bilbon; larunbatean– manifa lekuko. Lehenik debekatu, ondoren egurtu. Eta nola. Irudiak ikusita nekez justifikatu liteke ertzainen basakeria. Jaun feudala poztu lehen auzoaren bizkar. Hori dio EAJk ugazabari eskaintzen balio gisara, nagusiaren aitzinean beharrezkoa duen balioa. Eta gehienak ados dira nonbait, ez baitute deus kondenatu mutu, gor, itsu bailiran. EH Bai Iparraldean ez baldin bada posible, ez da Batasunak EAEn EAJri bere ardurapeko biolentzia kondena dezan exijitzen diolako, EAJk EAE Iparralderatu nahi duelako baizik. Eta Baiona ez da Gasteiz.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia