2007-03-11 -- 2079.zenb
Gizakiaren eboluzioa erakusten duten ohiko grafikoetan –Saharako “Tumai” famosotik hasi eta Australopitekoagandik pasatuz gaur egungo Homo Sapiens Sapiensarengana iristeko urratsak markatzen dituzten horietan– gizona, arra, irudikatzen dute marrazkilariek. Adieraziko balute bezala jendakiak egin duen urrats bakoitza gizonezkoek eboluzioaren katean egindako aurrerapenen emaitza dela. Aldiz, emeak, emakumeak gizonezkoak adina garrantzia edo gehiago eduki du eboluzio horretan. Honetaz ari da Norbert Gualde mikrobiologo eta medikuak idatzitako Ce que l’Humanité doit a la femme.
Emazteen fabore izenda zezakeen –Bernard Detxeparek bere poema famatua bezala– liburu hau Norbert Gualdek. Gizakiaren eboluzioan emeak egin duen ekarria izugarria dela eta hori aitortzeko garaia badela irizten dio Gualde mikrobiologoak. Emakumeak baduela gizonezkoaren aldean fisiologia aldetik nagusitasun bat, immunologia aberatsagoaren jabe dela, sexuen arteko ezberdintasun biologikoa, HLA eta kromosoma mailakoak, menopausiaren funtzioa eta amona edo amamaren teoria... emazteen fabore, eremu labainkorretan ere sartzen da Gualde, eta irakurleari pista erakargarriak eskaintzen dizkio.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1