2007-03-11 -- 2079.zenb
Pedro Aranburu 1965ean heldu zen Madrilera, banketxeko lanera. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan jaiotakoak biltzen zituen kongregazioa baino ez zuen izan aterpe Espainiako hiriburuan. Euskal etxe baten antzekorik ez. Bera bezala banketxeetan ari ziren euskaldunekin bildu eta euskal etxearen asmoa gauzatzea hartu zuen gogoan, seme-alaben euskaltasuna segurtatu nahirik. Hamaika ahalegin eta endredo eta gero, Madrilgo euskal etxea errealitate erakargarria da aspaldi diputatuen kongresutik bertara. Pedro Aranburu izan du alma mater.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa