2007-03-11 -- 2079.zenb
James Carter AEBetako lehendakariak –gaur liberalismoaren eredutzat daukatenak– finkatu zuen bere dotrinan: AEBentzako lehentasun estrategikoa zuela energi iturriak eta pasabideak kontrolatzeak. Liberala? Energi-faxismoaren aitaponteko izendatu dute zenbait aditu kritikok.
Michael T. Klare irakasle eta idazle iparramerikarrak petrolioa eta geopolitika lotzen dituzten bi liburu ezagun dauzka idatzita: Energi iturriengatiko gerrak: gatazka globalerako etorkizuneko eszenategia eta Odola eta petrolioa. Orain, energiaren geopolitikaren harietatik tiraka, energi-faxismo globalaz abisu ematen duen artikulu bat plazaratu du: Mundu mailako ‘energiaren bila’ lasterketa eta bere ondorioak. Katedratikoa eta Human Rights Watch-eko burukidea den Michael T. Klareren agiria ZNet agerkari elektronikoan irakur daiteke, ingelesezko originalean bezala gaztelaniazko itzulirik.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa