2007-03-11 -- 2079.zenb
Tokioko Zientzia Unibertsitateko Takashi Tsuji ikerlariak zuzendutako ekipoak hortzak landatu ondoren saguen ahoan txertatu eta haztea lortu du.
Denok dakigu zer gertatzen den hortz edo hagin bat txartzen zaigunean; hortza oso kaltetua badago, kendu eta ordezko artifiziala jartzen digute.
Tsujiren taldeak hainbat zelula epitelial eta mesenkimatoso, hau da, hortzen oinarria osatzen dutenak, in-vitro biderkatzea lortu du. Ondoren zelula horiek kolagenozko oinarri batean kokatu eta handik egun batzuetara hortz-muinak hazi dira. Azkenik muin horiek hortzen baten faltan zeuden saguen ahoan kokatu eta hortz berriak sortu direla ikusi da.
Telefono mugikorrak erabiltzeak semen ekoizpena kaltetuz antzutasuna eragin dezake gizonezkoetan, AEBetako Ugalketa Ikerketarako Zentroak egindako ikerketaren arabera.
Telefono zelularrek igorritako uhinek espermatozoide kopurua, mugikortasuna eta kalitatea ere gutxitu ditzakete, ia erdiraino murrizteraino. Horren ondorioz, zenbait gizonezko antzu ere gera daitezke.
Viktor Schaubergerren aitzur girteneko ezkia –Tilia generoa– erki bihurtzea errotazismoak argitzen omen die hizkuntzalariei. Errotatik ez, rho hizki grekotik baizik omen dator hiztunok erre hori hobesteko dugun joera. Ezkitik erkirako gure mingainaren bidea bai luzea! Lasaitzeko ezki beraren lore-ura bezalakorik ez; gorputza lasaituko digu, eta bihotzerrea piztu bazaigu baita baretu eta amatatu ere. Hauez gain konta ahala ondoez, gaitz eta trenpu txar sendatzeko gaitasuna du ezkiak.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa