Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-23 16:45:52
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-03-11 -- 2079.zenb

Zizurkil (Gipuzkoa)

Ilazki Gainza

Atxulondo

1470. urtekoa da Atxulondo burdinolari buruzko lehenengo erreferentzia. Gipuzkoako burdinola garrantzitsuenetako bat izan zela diote, hogeita bost langile inguru izan zituelako bere garai onenetan. Baina denborak eta herri guneetatik urruntzen zuen distantziak Zizurkilgo ipar-ekialdean galduta utzi dute. Urak, laharrak eta haranak berak garai bateko aztarnak desagerrarazi ditu ia. Gaur egun ingurunearen edertasunak horma batzuk besterik ez ditu zutik mantentzen, horiek ere ordea laster desagertuko dira. Bitartean, antzinako paraje hau bisitatzeak merezi du.
 
Zizurkil herri txikitzat dugu, baina lur sail handiak dauzka. Aiton-amonek bailaraz bailara egiten dute errepasoa eliza atarian igandeko meza osteko tertulian. Bost omen dira Zizurkil osatzen duten bailarak, baina denetan zabalena Mendi bailara dela diote, elizaldetik iparraldera gelditzen diren sail guztiak. Herri gunetik urrun geratzen dira lur hauek eta bertan gauza gutxi dagoela diote. Asteasu, Villabona, Anoeta, Aia, Usurbil, Donostia, Andoain eta Adunarekin egiten du muga Zizurkilek eta ipar ekialdean, Andoainekin muga egiten duen muturrean Atxulondoko Natur-Interesdun Gunea dago.

guztia irakurri

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan