Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-23 16:45:52
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza
  • Hasiera >
  • Erreportaje / Elkarrizketak

2007-03-11 -- 2079.zenb

Euskal Herria Bai

Mikel Asurmendi

Aitor Arandia, Xabi Larralde, Mattin Etxepare eta Mertxe Colina

Euskal Herria Bai koalizioa (EH Bai) iazko udan abian jarri zen Ipar Euskal Herrian, ekimenaren bultzatzaileak AB, Batasuna, EA eta EAJ-PNB izaki. Alderdi hauen helburua Frantziako Asanblea Nazionalerako bozetan EH Bai koalizioa aurkeztea zen. Iragan abenduan ETAk Barajasen egindako atentatua dela eta, asmoa blokeatua –edo bertan behera geratu– da. Alderdi hauetako lau buru bildu ditugu mahai-inguruan: Aitor Arandia (EAJ-PNB), Mattin Etxepare (EA), Mertxe Colina (AB) eta Xabi Larralde (Batasuna). Lau buru, hainbat aburu.

guztia irakurri

Merkatari elkarte berria

Urko Apaolaza

Boulevard zentro komertziala

Saltoki handien hedapenaren aurrean, komertzio txikietako dendariak elkarte berrietan batu eta antolatzen hasi dira. Bizkaiko merkatariek Bizkaidenda elkartea sortu dute orain gutxi eta EAEko merkatari elkarteak bilduko dituen Euskal Dendak izeneko konfederazioa ere sortzekotan dira laster. Bestalde, martxoaren 9an dendarien ordezkariak Eusko Legebiltzarrean izango dira, eta besteak beste, Saltoki Handien Legearekin dituzten desadostasunak azalduko dituzte.
 
Herrietako komertzio eta denda txikietako jabeak oso kezkatuta azaldu dira azken aldian. Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Sailak kaleratutako dekretu batek Saltoki Handien Legeari hainbat aldaketa egin dizkio eta ez daude batere ados horrekin, herrien kanpoaldean saltoki handi gehiago jartzea ahalbideratuko duela baitiote. Horren aurrean, merkatariek elkarte berrietan antolatzeari ekin diote, administrazioarekin hartueman zuzena eta librea izateko asmoz.

guztia irakurri

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan