Astekaria

 Bero-beroan 

AHT eta ELA

Juan Mari Arregi

Juan Mari Arregi


2079. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0

“AHT ez da tren soziala” lemapean, ELAk informazio kanpaina abian jarri du AHTren proiektuaren kontra, eta obrak egingo diren eskualdeetan mobilizazioak ere egingo ditu. Lehena, aste honetan bertan izango da, martxoaren 9 ostiralean, Urretxun, eta bigarrena Durangon, 23an. Proiektua lehenbailehen gelditzea aldarrikatzen du eta gobernuko arduradunei, gizartean tren-garraioaren eredua erabakitzeko elkarrizketa bideratzeko moduak ireki ditzaten eskatzen die. Hala, sindikatu honen kanpaina hau aurretiaz hainbat sindikatu, politikari eta herritarrek hasitako bideari gehitu zaie. Martxoaren 1ean, AHT Gelditu-k manifestazioa egin zuen Bilbon eta Batasunak berriz ere moratoria erreklamatu zuen. 100.000 kide dituen ELA bezalako sindikatu batek pauso hori eman izanak enpresaburuei, alderdiei eta gobernuei balio beharko lieke, gutxienez, hausnar dezaten euren proiektu handiak inposatzeko duten moduaz. Eusko Jaurlaritzak haserre bizian ELA deskalifikatzea, auzia eztabaidatua dagoela esanez, gezurra da. Madrilek erabakia hartu eta Gasteizek onartu besterik ez baitzuen egin. Gobernuaren erantzun honek, berez, erabaki ofizialaz gain beste aukera batzuk egiaztatzeko eta herritarrei galdetzeko ahulezia eta beldurra besterik ez du ezkutatzen. Hala inposatu ziren Lemoiz, Itoizko urtegia eta Boroako zentral termikoa. Elkarrizketa eta herri kontsultarik gabe. Eta administrazioek ikasi gabe jarraitzen dute. Gainontzeko eragileen moduan, ELAk ere badu arrazoirik mobilizatzeko.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia