Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-23 16:45:52
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-03-11 -- 2079.zenb

Bertso Berriak

2004ko marxoaren 11ri jarriak

Xabier Paya

argazkia

Iņigo Azkona

I

Martxoaren hamaika zen,
Madrilen, goiza hain zuzen:
trenak berriz hasi ziren
zerura kea botatzen.
Ke seinaleak laster batean
hasi ziren desagertzen,
kasu honetan, ordea, sua
kea joanda piztu zen.

II

Kearen ondoko suak
enbor asko erre ditu,
aldiz, inor ere ez da
hotz-hotzean errenditu.
Ordutik suak ez du tokatu
ohi zaion lana kunplitu:
jendea aise berotu arren,
ez du askorik argitu.

III

Orain auzitegietan
dabiltza dena juzgatzen,
nahiz eta Madrilen denak
jardun juizioa galtzen.
Sumarioak azaldu arren
han gertatu zena zuzen,
ni "sumario" izena duen
ezertaz ez naiz fidatzen.

IV

Zergatik sarraski hura?
Nor da halako krudela?
ETA edo ALA, zein da
hau lotzeko erregela?
Nahiz jakin bonbak jarritakoak
islamiarrak direla,
seguru odol "RH"a
negatiboa dutela.

V

Zenbat ama, aita, andre,
senar, neskato, mutiko…
euren lagunen defentsan
ibili direnak tinko!
Eguneroko bizimoduan
ez dute erraz segiko,
baina biktima diren artean
zauria ez da itxiko.

VI

Nork kontatuko du behingoz
zer gertatu zen benetan?
Oraindik galdera asko
dago erantzun zorretan.
Hura jazo zen orain lau urte,
hauteskundeen bueltan
eta egia jakingo dugu
hurrengo hauteskundeetan.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan