Astekaria

 Bertso berriak 

Bertso Berriak

2004ko marxoaren 11ri jarriak

I Martxoaren hamaika zen, Madrilen, goiza hain zuzen: trenak berriz hasi ziren zerura kea botatzen. Ke seinaleak laster batean hasi ziren desagertzen, kasu honetan, ordea, sua kea joanda piztu zen.

Xabier Paya

Xabier Paya


2079. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0
Xabier Paya
(Iņigo Azkona)
II

Kearen ondoko suak
enbor asko erre ditu,
aldiz, inor ere ez da
hotz-hotzean errenditu.
Ordutik suak ez du tokatu
ohi zaion lana kunplitu:
jendea aise berotu arren,
ez du askorik argitu.

III

Orain auzitegietan
dabiltza dena juzgatzen,
nahiz eta Madrilen denak
jardun juizioa galtzen.
Sumarioak azaldu arren
han gertatu zena zuzen,
ni "sumario" izena duen
ezertaz ez naiz fidatzen.

IV

Zergatik sarraski hura?
Nor da halako krudela?
ETA edo ALA, zein da
hau lotzeko erregela?
Nahiz jakin bonbak jarritakoak
islamiarrak direla,
seguru odol "RH"a
negatiboa dutela.

V

Zenbat ama, aita, andre,

senar, neskato, mutiko…
euren lagunen defentsan
ibili direnak tinko!
Eguneroko bizimoduan
ez dute erraz segiko,
baina biktima diren artean
zauria ez da itxiko.

VI

Nork kontatuko du behingoz
zer gertatu zen benetan?
Oraindik galdera asko
dago erantzun zorretan.
Hura jazo zen orain lau urte,
hauteskundeen bueltan
eta egia jakingo dugu
hurrengo hauteskundeetan.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

Š 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 ˇ 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia