2007-03-04 -- 2078.zenb
Destino petrala euskaldun iritzi-emailearena. Lau hilabetero baino ez naiz orriotara gerturatzen eta gaia aukeratzeko orduan buruhaustea izaten dut beti: “Zentsuraz hitz egingo dut berriz?”. Pertsiana hautsia duen leihoa dakarkit gogora. Alegia, goizero esnatu eta ez gora ez behera, trabatuta dagoen pertsianaren kasua. Halakoetan konponketa atzeratzen saiatzen gara, azken batean badaude leiho gehiago. Baina badakigu inoiz heldu beharko diogula gai horri eta behingoz aurre egin, konpondu.
Oleguer futbolariari gertatutakoa izan dut pizgarri. Jakina da Espainiako kirol-prentsa ez dela sekula politika aferetan sartzen: “aktoreak” “futbola horrelakoa da, lo que diga el míster” eta halako pitokeriak esatetik ateratzen ez diren bitartean, noski.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1