Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-05-15 12:58:53
ARGIAko literatur kantoira lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak

2007-03-04 -- 2078.zenb

Agian

Mundua begiratzeko moduak

Zihara Enbeita

Agian

Zinema areto komertzialetaraino iritsi da Arkaitz Basterra zuzendariaren Agian film dokumentala. Kirmen Uribe, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Bingen Mendizabal eta Mikel Valverde dira protagonista, denek elkarlanean sortu zuten Zaharregia txikiegia agian izeneko proiektuarekin batera, noski.
 
Agian, akaso, apika, beharbada. Maybe. Ezer ez da absolutua Arkaitz Basterra zinema zuzendariaren esanetan. Horregatik bere lehenengo luzemetraian erantzunak eman beharrean, galderak dakarzkigu.
 
Musika, poemak eta marrazkiak tartekatzen ditu Agianek. Zaharregia txikiegia agian emanaldiak berak eskaintzen du hori. Hainbat diziplina batzen dituen proiektua da. Musika, poesia eta pintura lan berean. “Horiek egon behar zuten pelikulan. Hiru konbinazio horiek gehi zinema” dio Basterrak. Aipatu diziplinek garrantzia hartu dezaten, “erarik oinarrizkoenean eginda dago. Zinema efektista egiten baduzu, poemen garrantzia galdu daiteke, edo pinturen garrantzia...”.

guztia irakurri

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan