2007-03-04 -- 2078.zenb
“Oso lan sendoa izan zen Gabai, oso dokumentatua. Gidoiak Rafa Castellanok egin zituen. Nik uste gauza asko, gehiegi, zegoela komiki haietan, gaur egun ikusita. Berez, umeentzakoa zen, baina umeek ez ulertzeko moduko produktua gertatu zen azkenean. Marrazki aldetik ere, berdin esango nuke. Bineta asko ziren, eta bineta bakoitzean ere, marrazki asko. Oso kargatua zegoen dena. Pertsonaia asko, dekoratu asko… Irakurtzen hasi eta atzeraka eragiten zuen. Ni egileetakoa izan nintzen, bai. Varela, Sestelo, Landa, Nazabal eta laurok izan ginen marrazkilariok. Hurrena, baita Gaston eta besteren bat ere. Esan dudana, oso lan trinkoa izan zen, irakurgaitza, nik uste”.
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa