Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-06 16:28:34
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-03-04 -- 2078.zenb

Osasuna

Kontuz, gripearen ondoren pneumonia etor daiteke-eta

Jabier Agirre

Espainiako Pneumologia eta Kirurgia Torazikoko Elkarteak ohartarazi duenez, pneumonia kasuak ugaritu egin dira (1.000 biztanleko 3tik 14ra kasu gertatzen omen dira), eta proportzioa igo egiten da 65 urtetik gorako populazioan (50 kasu izateraino).
 
Iturri horrek adierazi duenez, pneumoniak pazienteen % 20-50 ospitalean ingresatzea ekarriko luke. Zoritxarrez ordea askotan gaixotasuna antzeman ere ez da egiten, “pazienteak ez direlako kontziente gaitzak jota daudela; eta ez direlako medikuaren edo espezialistaren kontsultara joaten”. Estatistika fidagarrien arabera, pneumoniak 20 heriotza baino gehiago eragingo ditu 100.000 biztanleko, gurea bezalako gizarte “aurreratu” batean, betiere populazio osoari begira, hau da, adin-talde guztiak kontuan hartuta. Izan ere, pneumonia baita infekzioagatiko aurreneko heriotza-kausa, eta zazpigarren lekua hartzen du diagnostiko anitzeko heriotzen artean.

Zein prebentzio-neurri har dezake herritarrak? Aurrenekoa, eta garrantzitsuena, gripearen kontrako txertoa hutsik egin gabe hartzea, arrisku-taldeetakoak direnen artean batez ere. Eta bestetik, pneumoniaren susmoa ez albo batera uztea, sarritan gripearen diagnostikoak itsututa, arnas aparatuko sintomei (eztula, karkaxa berde ilunak, saihetseko mina, etab.) ez baitzaie behar duten arreta jartzen. Horregatik medikuarengana joan eta auskultatzeko eskatzea ez dago soberan. Hortik gorako kontuak osagilearen iritziaren eta azterketa medikoaren arabera erabakiko dira, noski.
 
Adituek diotenez, egunean hamar zigarro baino gehiago erretzen dituztenek edo egunero 80 gramo alkohol baino gehiago edaten dutenek (bi garagardo basokada handi, whiski edo koñak kopa baten baliokidea), gripearen kontrako txertoa hartu beharko lukete urtero. Pertsona horiez gain umeek, hirugarren adinekoek eta gaixotasun kroniko edo kardiobaskularren bat dutenek osatzen dute arrisku-taldea. Osasunaren Mundu Erakundearen ustez, datozen urteetan pneumonia-kasuek gora egingo dute, biztanleria zahartu eta transplanteak jasan dituztenak ere gero eta gehiago izango direlako.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan