Astekaria

 Zientzia eta teknologia 

Landareak

Kirtenetik helduta

Austrian bada PKS, Pitagoras-Kepler Eskola, bi filosofo-zientzialari harmonikoen omenez izen hori daramana. Walter Schaubergerrek sortua, aita Viktorrek abiatutako ikerketak eta hauen lorpenak jarraipena eta zabalkundea izan zezaten. Viktor (1885-1958) baso ingeniari eta asmatzaile izan zen eta basogintza, nekazaritza, hidrologia, uraren biziberritzea, energia askeak, etab. ikertu zituen. Ingeniari adiskideek, bere asmazioak eta proposamenak ulertzeko motz, zorotzat jo eta eroetxe batean garai bat pasarazi zioten.

Jakoba Errekondo

Jakoba Errekondo


2078. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0

Nekazaritzarako egin zuen proposamenetako bat lurra lantzeko lanabesena izan zen. Bere arabera, burdinazko tresnak erabilita, higadura dela-eta burdin hori pixkanaka-pixkanaka lurrean geldituko da. Burdinak landutako lurretan eragin txarra duela zioen, sakabanatutako burdina-izpiak herdoil-multzoak bilakatuko dira eta lurra azidotasun aldera makurtu. Arazo hauek saihesteko kobrez egindako lanabesen erabilera berreskuratzearen alde egin zuen. Aspaldikoa da kobrez egindako lanabesak baliatzeko ohitura; Txina, Egipto eta makina bat tokitan bada aitzur eta pala hauen berri. Gure Viktorrek ordea, burdinak ez bezala kobreak tentsio magnetikoetan eraginik ez duela zioen. Geroztik lurra eskuz lantzeko behar den edozein lanabes kobrez egina ere aurkituko dugu, ez da erraza baina topatuko duzu. Aitzur beraz bi kolpe emanez, lanabes batzuei beste elementu kimiko batzuk gehitu zizkien: urrea, zilarra, magnesioa… lanaren poderioz izpika-izpika lurrarekin nahasiz honen kalitatea hobetzeko eta gutxi bada ere landareek beharrezko dituzten elementu hauen emana ziurtatzeko. Kobrea lanean jarri eta dantzatzeko kirtena behar eta bere ustez kirten onenak eskura gozoenak, ezkizkoak alegia.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia