Astekaria

 Ezpalak 

Izenak

Irudia


2078. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0

Barricada Iruñeko musika taldeak 25. urteurrena ospatzeko bira egingo du. Lehen emanaldia Atarrabian martxoaren 30ean eskainiko du. Hiru ordu iraungo duen kontzertuan plazaratu dituzten 18 diskoetako abestiak joko dituzte. Bira amaitu ostean disko berria grabatzeko asmoa dute Barricadako musikariek.

 

Traspasos konpainia gasteiztarraren Demasiado humano (los últimos días de Nietzsche) obrak Euskadi ordezkatuko du Max Sarietan, ikuskizun errebelazio onenaren atalean. Sariak apirilaren 16an banatuko dituzte Bilboko Euskalduna jauregian.

 

 

Jose Antonio Sistiaga margolari eta zinemagile donostiarraren lanekin Suite érotique izeneko erakusketa zabaldu dute Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean. Erotismoa ardatz hartuta, Sistiagak 1980tik 1993 artean marraztutako 24 artelan jarri dituzte ikusgai. Erakusketa martxoaren 24a arte egongo da zabalik.

 

My Jok plataforma artistikoak euskal gazteen nortasunaz gogoeta egitea xede duen BURP! dokumentala egin du Euskal Kultur Erakundearen partaidetzarekin. Sorkuntza hori, ekainaren 23an Baionan zabalduko den BatekMila - Euskal munduak multimedia erakusketa ibiltarian eskainiko dute estreinakoz.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia