Astekaria

 Zientzia eta teknologia 

Etologia

Gautxoriek txoriak ere jaten dituzte

Gautxorien inguruan makina bat film, gehienak beldurgarriak, egin izan dira. Antza, gautxori mota batzuek txoriengan ere beldurra sortzeko arrazoiak badaude Europako zientzialari talde batek egindako ikerketa baten arabera.   2001. urtean sortu zen susmoa, ikerlari espainiar batzuek txorien lumak topatu zituztenean gau saguzar erraldoiaren (Nyctalus lasiopterus) habian. Lehen ustearen arabera, lumak ausaz azaldu zirela zabaldu zen, hau da, txori migratzaileen eremuetatik saguzarrak igarotzean airean zeuden lumak euren gorputzean itsatsi eta habiraino eraman zituztela nahi gabe. Hala ere, ikerlari gutxi batzuek adierazi zuten saguzarrak haragijaleak ere bazirela eta habian topatutako lumak harrapatutako txorienak zirela.   Urteetan iritzi kontrajarriak sortu ditu afera honek eta kontua argitzeko ahaleginak traba latza zuen gainera: nola detektatu edo grabatu gauez eta gainera airean bizi diren animalien ohiturak?

Joxerra Aizpurua

Joxerra Aizpurua


2078. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0
'Nyctalus lasiopterus' saguzar erraldoia

Carlos Ibañezen gidaritzapean Espainiako eta Suitzako ikerlari taldeak saguzarren odolaren analisian oinarritu du ikerketa, jaten dugunak markak uzten baititu odolean. Zehatz-mehatz “isotopo egonkorren” metodoa erabili dute. Horren bidez, izaki biziek elikadura-katean duten lekua ezagutu daiteke, ehunekotan karbono eta nitrogeno-maila neurtuz. Saguzarren harrapakinak diren ornogabeek askoz ere isotopo gutxiago dituzte txoriek baino eta hori odolean islatzen da.
 

Espainiako hegoaldean bizi diren saguzar erraldoien odol-laginak martxotik urria bitartean hartu dira (neguan hibernatu egiten baitute), eta lagin horietan opinarrituta ateratako ondorioa hauxe: txorien migrazioen arabera dago saguzar erraldoiaren dieta. Alegia, udaberrian ornogabeak eta txoriak jaten dituzte, udan ornogabeak batez ere eta udazkenean txoriak dira gehienbat jaten dituztenak.
Udaberrian ornogabeak eta txoriak jateak zera adierazi nahi du: txori asko hil egin dela neguan eta elikadura osatzeko ornogabeak jan behar dituela.
 
Beraz, harrigarria baina egia: gautxoriak haragijaleak izan daitezk

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia