2007-03-04 -- 2078.zenb
Ondoko argazkia 1936koa da. Ederra, Indalezio Ojangurenek egindako gehienak bezala. Errekartetxo da eskuineko gizasemea baina atentzioa, segituan, itxura trankila, eta etsi-antzekoa, duen emakumeak hartzen du. Gonarekin-eta, dotore-dotore, erretratatzeko harria gainean jarri izan baliote bezala. “Esta señorita, muy agraciada físicamente, realizó numerosas exhibiciones públicas de su fuerza y destreza por toda la geografía guipuzcoana bajo la dirección de Errekartetxo”. Damasa Agirregabiria zuela grazia eta Itziarkoa (Gipuzkoa) zela ere zehazten dute herri kiroletako entziklopediek, gutxi gehiago. Liburuetatik ezin jakin ez Damasari buruz, ezta plazan aitzindari izan diren beste emakumeei buruz ere. Horregatik galdetu diegu beraiei.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1