Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-05-15 12:58:53
ARGIAko literatur kantoira lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak

2007-03-04 -- 2078.zenb

Diskoteka

Nerabe

Iker Barandiaran

'Nerabe' diskoa

Itaka ::Nerabe

Baga Biga

iraupena ::37´11´´

prezioa ::10.95 €

Dut-en oinordekoak izateko merituak irabazita

Duela gutxi izan nuen Zumaiako laukotearen berri. Gasteizko gaztetxean Anestesiarekin batera aritu ziren, baina ezin izan nituen ikusi. Jakin-minak bultzatuta diskoa eskuartean hartu eta emaitzak gustura asko utzi nau. Lehenik Dut ekarri didate burura: gitarra riff ilunek, erritmo azkar eta aberatsek, eta batez ere bateriaren lanak. Post-hardcorea egiten neurri batean hondarribiarren oinordekoak dira. Hala ere, badira bestelako sonoritate eta doinuak: Kuraia edo Sexty Sexersen pareko rock izerditsua (Inoiz ez nauzue aldatuko, Ezinezko helmugak...); stoner kutsu handia dutenak (Rock a billy) edo gordin eta arriskutsuagoak. Hitzek inguruan dutenaren gaineko hausnarketa, kritika, eta aurrera egiteko asmoa erakusten dute. Mikel Kazalisekin Fidelenean grabatu dute eta emaitza oso indartsua da.

Itaka

Itaka taldeko bi kide
«Disko honekin erakutsi nahi dugu bide luze eta gogor baten bidez heldutasunera iristeko ahaleginak egiten gabiltzala»

Diskoko argazkian pupitrean jarrita agertzen zarete. Zein da taldeak emandako ikasgai garrantzitsuena?

Hainbat aldaketa izan ondoren, lotuago gaude. Ikasgai garrantzitsuena estudioko lana izan daiteke; maketa eta diskoa grabatzen asko ikasi dugu.

Nerabezaroan etsi gabe bizirautea bezain zaila da musika talde batek bere burua ezagutzera ematea lortzea?

Arlo bietan zaila da bizirautea, asko borrokatu behar da aurrera egiteko. Musika munduaren egoera zaila da, eta nerabezaroa ere askorentzat oso gogorra da, batez ere bullyingagatik.

Taldea “heldu” dela uste duzue?

Oraindik asko dugu ikasteko, heltzeko bidea luzea da. Besteak beste, jendearengana iristea eta gure musika ahalik eta gehien zabaltzea falta zaigu.

Buruan zenutena ondo gauzatu duzue diskoan? Zer moduzko esperientzia izan da Kazalisekin estudioan aritzea?

Ondo gauzatu dugula uste dugu. Maketarekin ere oso gustura geratu ginen eta ordutik jakin ge nuen egunen batean diskoa grabatu beharrez gero Mikelekin egingo genuela berriro. Esperientzia oso polita eta interesgarria izan da.

Promo orrian stoner gisa deskribatzen zaituztete. “Rock a billy” kantuak halako sonoritatea dauka, baina nik gertuago ikusten zaituztet Dut edo Guzzarden post-hardcoretik...

Egia da gure musikak stoner kutsua duela, baina gure musika hainbat eragin eta estiloren nahasketa da: rock, stoner, post-hardcore, punk, metal...

Nerabezaroa garai oso berezia da zentzu askotan. Zer da zuentzat? Eta hortik zer dauka Itakak?

Nerabezaroa mila eratakoa izan daiteke, nerabe bakoitza mundu bat delako. Gure ustetan aro gogorra da, baina baita polita eta zoroa ere, esperientziak helduarorako prestatzen zaitu-eta. Guk diskoan hori nahi genuen islatu, musikalki ikasten gabiltzala oraindik, eta bide luze eta gogor baten bidez heldutasunera iristeko ahaleginak egiten gabiltzala.


Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan