Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-05-15 12:58:53
ARGIAko literatur kantoira lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak

2007-03-04 -- 2078.zenb

Comunión-en itzal luzea

Jose Luis Alvarez Enparantza 'txillardegi'

Txillardegi

Kondaira ez da osoki errepikatzen. Eta hau kontutan ez hartzeak dogmatismora eta hamaika zurrunkeriatara eraman gaitzake. Baina, hein batez errepikatu egiten delako, Kondaira argi emaile gerta daiteke geroari buruz.
 
EAJ-PNVren historia luzean badugu zer ikasirik, artikulu honetan azaltzen saiatuko naizenez. 1952 urtean, Bilbon ikasle nengoelarik, oso maiz joaten nintzen Diputazioaren Liburutegira, izen bereko kalean. Frankismo betean geunden. Horrela ezagutu nuen nik, adibidez, Hermilio Olorizen Defensa y Fundamento de los Fueros liburua (Iruñea, 1880). Neronek ireki behar izan nituen neure labanaz jadanik horiztatzen hasiak ziren orrialde haiek. 1952 urte hartan irakurlerik batere ez baitzitzaion hurbildu, antza. Eta bide beretik irakurri nuen 1936ko gerra aurrean PNVk argitaratzen zuen Euzkadi egunkaria. Orduko xehetasun batzuk ez zaizkit batere ahaztu. Eta buruz kontatu beharko ditut.
 
1913az geroztik Engrazio Arantzadi Kizkitzak zuzentzen zuen Euzkadi. Eta 1931n PNVak espainiar Errepublika nola hartu zuen jakin nahi nuen. Aski da Konstituzio hura irakurtzea, aurrera pauso galanta izan zela jabetzeko (1931-XII-9). Hasteko, Espainiaren definizioa bera zen adierazgarria: “Una república de trabajadores de todas clases, que se organiza en régimen de libertad y de justicia”. Ez baitzen batere Sotaren gustukoa!

guztia irakurri

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan