2007-03-04 -- 2078.zenb
Batzuen artean ::Senez 31
Eizie
orrialdeak ::104
Senez itzulpen aldizkariaren zenbaki berezia da 31. hau. 2005ean argitaratutako Harkaitz Canoren Neguko Zirkua ipuin-liburutik hartutako narrazio bati eskaini diote, Batere valsik gabe amaituko da narrazio hau ere izenburua duenari, hain zuzen. Harkaitz Canok euskaraz idatzitako lanaz gain, egileak berak gaztelaniaz egindakoa, Isaac Xubin galiziarrak galizieraz sortutako bertsioa, Kristin Addisek ingelesez osatutakoa eta Kattalin Totorikak frantsesez eskaintzen duena irakur daitezke bertan. Duela bi urte ekin zioten Senezekoek Idazlea itzultzaileen lantegian saioari, Tarazonako Itzultzailearen etxean, Pello Lizarralderen Un Ange Passe ipuinarekin. Hurrengo urtean Jokin Muñozen Hausturak narrazioarekin jarraitu zuten eta Harkaitz Canoren itzulpen sorta hau hirugarrena dute.
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa